Datu pertsonalen eta pribatutasunaren babesa
Erabiltzaile an...,
ZER EGIN BEHAR DUT NIRE IDENTITATE DIGITALA ZAINTZEKO?
- Nire irudiak Interneten benetan nor naizen adierazi behar du.
- Informazioa eta argazkiak argitaratu baino lehen, pentsatu behar dut haiek argitaratu eta gero, ezin ditudala argazkiak kontrolatu.
- Ezagutzen ez dudan niri buruzko informazioa Interneten dagoen jakiteko, noizean behin nire izena jarriko dut Google bilatzailean.
- Zerbait desatsegina bada Interneten, laguntza eskatu behar diet, lehenik eta behin, senideei eta irakasleei.
HAUEK DIRA SAREAN JARDUTEKO PORTAERA EGOKIAK
- Sarean guztiak gara pertsona duinak, besteei errespetua diet eta errespetatzen naute.
- Sarean parte hartzea edo ez neuk erabakitzen dut. Besteen askatasuna ere onartzen dut.
- Nire identitatea, isilpeko informazioa eta besteen pribatutasuna babesten ditut.
- Bisitatzen ditudan guneak eta ezagutzen ditudan pertsonak aukeratu egingo ditut. Kontuz ibiliko naiz ditudan harremanekin.
- IKTek nire bizi-kalitatea hobetzen laguntzen didate, giro zintzo eta baketsua sortzen ahalegintzen naiz.
- Adingabeak babesten ditut. Lagunak sareen erabileran gidatzen ditut eta eredu ona naiz haientzat.
- Egile-eskubideak errespetatzen ditut. Besteen produkzio intelektuala aitortzen dut.
- IKTak ez ditut erabiltzen legez kontrako ekintzetarako. Gune seguruak eta konstruktiboak sustatu eta erabiltzen ditut.
- IKTei eskaintzen diedan denbora erregulatu egiten dut.
IKUS ITZAZU BIDEO HAUEK