Ingurunearen babesa
Teknologiaren aurrerapenak, gailu elektroniko, telefono eta ordenagailu eramangarri berri eta hobeak merkatuan egunero ikustea dakar. Mugikorrak, tabletak, eramangarriak... Gailu digitalen ugaritzea arazo bihurtzen ari da planetarentzat, haien bizitza erabilgarria bukatzen denean —urtean ia 50 milioi tona txatar teknologiko sortzen dira—, haien birziklatze-tasa ez baita nahikoa. Handitzea funtsezkoa da klima-aldaketa geldiarazteko eta ingurumena ez hondatzeko.
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) txosten baten arabera, munduak 48,5 milioi tona zabor elektroniko sortu zituen 2018an. Datu horrek erakusten du birziklatzeak gero eta garrantzi handiagoa duela, zifra kezkagarriak ematen baititu: hondakin horien %20 bakarrik birziklatzen da.
Mundu osoan sortzen diren hondakin elektronikoen bolumenak eta birziklatzearen kudeaketa txarrak arriskuan jartzen dute ingurumena. Hondakin horiek dituzten substantzia ohikoenen artean daude kadmioa, beruna, berun oxidoa, antimonioa, nikela edo merkurioa. Elementu toxiko horiek ibaiak, lakuak eta itsasoak kutsatzen dituzte, eta atmosferara gasak isurtzen dituzte, ekosistemetan desorekak eragiten dituztenak.
NOLA MURRIZTU TXATAR TEKNOLOGIKOA?
Murriztu
Gero eta aparatu gehiago kontsumitzen dira eta azkarrago ordezten dira. Joera hori aldatzea erabiltzailearen araberakoa da.
Birziklatu
Produktua jada ez badabil eta hurbileko norbaitek ezin badu erabili, birziklatu egin behar da. Kontsumitzailearentzako alternatiba bat da aparatu zaharra berria erosten duen establezimenduan edo berregokitze elektronikoan aritzen den enpresaren batean entregatzea.
Kontsumo arduratsua, bizitza erabilgarria luzatzeko eta hondakin horien hazkundea geldiarazteko gai dena, da arazoaren erantzunetako bat. "Tresna teknologikoak berrerabiltzea alternatiba bakarra da zabor elektronikoaren maila murrizteko eraginkortasun gabeko birziklatze-sistemaren aurrean"