Izandig Topaketak

 

Hartzaileak

LH5 eta LH6ko ikasleak

Helburuak

Topaketa proiektuan parte hartu duten beste ikastola batzuekin elkartzeko gunea da. Bertan, beste ikastoletan egin dituzten ekoizpenak ikusteaz gain, beste gazte batzuekin batera etorkizunerako gomendioak adostuko ditugu. Proiektu guztian zehar ikasitakoa etorkizunean baliatzeko konpromisoak ere hartuko ditugu. Ikasi, hausnartu eta egin! 

  • Helburua:  egindako ekoizpenak partekatzeko aitzakiarekin, gazte guztiak biltzea eta elkarrekin konpromisoak hartzea.
  • Materiala: sortutako ekoizpen digitalak eta topaketan bertan egingo diren horma-irudiak.

Dinamika

10:30 - 10:50 Sarrera

Dinamikaren azalpena egingo dugu. Taldeak nola banatuko ditugun berrikusiko dugu (aldez aurretik banatuta egongo dira gonbidapen pertsonalizatuak, taldekatzeak errazteko).

10:50 - 12:00 Lana talde txikitan

Taldeak: lau talde egingo ditugu (letrak adierazi beharrean, emotikonoak erabiliko ditugu taldeak bereizteko)

Egin beharrekoa:

  • Gazteek egindako ekoizpena aurkezteko erronda egingo dugu: azpi-talde bakoitzak egindako ekoizpena aurkeztu (40 min)
  • Komentatzeko tartetxo bat hartuko dugu, ekoizpen bakoitzaren alderdi positiboak azpimarratzeko (zer ikasi dute?).
  • Gaiari buruz egin duten lanketaren ostean, adituak dira. Beraz, gomendioak emateko prest daude. Denon artean, hezitzaileentzako eta gurasoentzako gomendioak eta beraiek hartuko dituzten konpromisoak idatziko dituzte horma-irudi batean. Prozesua hau izango da:

1. Hiru talde egingo ditugu. Talde bakoitzak arlo bat jorratuko du: irakasleak, gurasoak eta konpromiso pertsonalak.

2. Talde bakoitzaren barnean, ardurak banatuko ditugu: idazkari eta bozeramaile bana izendatuko ditugu.

3. Gomendioak pentsatuko ditugu:

4. Gomendioak aurkeztuko dituzte bozeramaileek eta talde handian adostuko ditugu.

5. Adostuta eta denek onartuta daudenean, gomendioak horma-irudian idatziko dituzte idazkariek.

  • Egiten duten horma-irudi horri argazkia aterako diogu eta horixe azalduko da amaierako dinamikan, denen aurrean eta areto nagusian.

12:0 - 13:00 Atsedenaldia

13:0 - 14:15 Amaierako dinamika

Denok areto nagusira joango gara eta bertan taldeetan egin dituzten ekoizpenen argazkiak erakutsiko ditugu (aurkezpen bat prestatuko da horretarako).

Aurkezpenaren egitura:

  • Gurasoentzako gomendioak (talde hauen bozeramaileak aterako dira).
  • Irakasleentzako gomendioak (talde hauen bozeramaileak aterako dira).
  • Ikasleen konpromisoak (talde hauen bozeramaileak aterako dira).

Amaitzeko, eskerrak emango dizkiegu beraien lanarengatik eta kanpoan izango den “photocall”ean parte hartzera animatuko ditugu.